XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Odolzalekeria, bai

Mutiltxoak (eta askotan mutiltxo aspaldi izan ziranak ere bai) txorikume, arrautz eta kabiak nola ondatzen dituzten esatean, odolzalekeria aitatu degu, bañan aitatu bakarrik.

Arretaz ikusi bear dan gauza da, ordea, ta orregatik begiraldi bat zearoago eman bear diogu.

Ume batzuek txorizaleak izaten dira, ta txorikume-kabiak arrapatzen dituztenean, ezta oiek ondatzeko izaten; guztiz bestera, pozik aundiena gauz oietan izaten dute; beren griña ori izaten da, ta laster ezagutzen zaye.

Orrelakoak txori'ren bat arrapaten badute, arretaz artu ta min eman gabe etxera eramaten dute; zapi batzuek berotu, aietan sartu ta su ondoan jartzen dute; ura esne, ogi-mami, edo oien antzeko gauz'en bat ematen diote, ta indartzen bada, pozak zoratzen jartzen dira; goizean goiz, txoria ikustera; otorduetan, onen-onena txoritxo arentzat, aora jaten ematen diote, eskuetan artu, ondo ezi, kayola berrian jarri-ta leyora atera... orrelako gauzetan arizen dira: iltzen bazaye, berriz,¡ura naigabea! zenbait aldiz negar eta guzi egiten dute.

Baña ¿beste batzuek?¡Aien biotza ikusi (...).